Marcelo Bielsaren ariketa bat, jokalarien trukatzea edo permutazioa lantzeko

Egilea:

Data: 2012/01/29

Ariketa sorta oparoa dauka Athleticeko entrenatzaileak, eta hau da bat. Taktikako printzipio bat lantzeko erabiltzen du, defentsari dagokiona, hain zuzen: jokalarien trukatzea edo permutazioa

 

 

1. MUGIMENDUA

1 zenbakidun jokalari urdinak desmarkea egiten du, parean duen atzelariaren atzera, eta bere taldekideak,
2 zenbakidunak, baloia pasako dio.


2. MUGIMENDUA

Talde gorriko 2 zenbakidun jokalaria azkar joango da baloiaren aurrean jartzera, diagonalean lasterka eginez, eta bere taldekideak gauza bera egingo du. Bi jokalariek egin dute trukatzea edo permutazioa.



3. MUGIMENDUA

Erasoan, 2 jokalariak  egingo du orain desmarkea, eta 1 zenbakidunak emango dio pasea. Defentsan, 1 zenbakiduna joango da baloiaren aurrean jartzera, diagonalean mugituz, eta 2 zenbakidunak gauza bera egingo du. Horrela, trukatzeekin eta permutazioekin segituko dute.



Futboleko entrenatzailea eta kazetaria