Manchester aldera begira

Egilea:

Data: 2012/08/18

INGALATERRAKO LIGA

Gaur hasiko da Premier League txapelketa, eta United eta City dira titulua lortzeko faboritoak.

Europako liga erakargarrienetakoa, ez bada erakargarriena, hemen da. Gaur hasiko da Premier League Ingalaterran. 20 talde lehian, eta bazter guztietako txapelketa denetan bezala, talde bakoitza bere helburuarekin. Liga irabazteko hautagaiak bi, beste ororen gainetik: Manchesterreko biak, City (azken txapelduna) eta United.

Koska bat beherago, itxuraz, Londres hiriburukoak daude: Chelsea eta Arsenal. Beste batzuk ere goian ibiltzeko modukoak dira, baina ez du ematen txapelketa irabazteko hautagai sendoak direnik: Tottenham eta Newcastle. Eta galderaren zalantza Liverpoolek dauka, egitasmo berri bezain berritzailea jarriko baitu abian, Brendan Rodgers entrenatzailearen jokatzeko eredu ausartarekin.

Igo diren berriak, hauek dira: Southampton, West Ham eta Reading. Topikoak ere lekua duenez bazter haietan, jaitsierako borrokan behar lukete. Beste asko ere hor murgilduko dira, azken denboraldietan lehia zabadu egin delako ez jaisteko multzo horretan.

Fitxaketen artean, azken egunetakoa nabarmendu behar: Robin Van Persie bereganatu du Manchester Unitedek, Arsenali erosita.

Fitxaketak

Lehen jardunaldia