Lugo-Eibar eta Amorebieta-Linense

Egilea:

Data: 2012/05/15

Datorren asteburuan jokatuko dituzte joanekoak, eta itzulikoak astebete geroago, 2. Mailara igotzeko lehen kanporaketam. Hiru gainditu behar dituzte.

2. Mailara igotzeko kanporeketen zozketa atzo egin zen, eta hauxe emaitza, gure bi taldeei dagokionez:

  • Lugo-Eibar
  • Amorebieta-Linense
Joanekoak maiatzaren 20an izango dira, eta itzulikoak 27an.
Beste kanporaketak hauek dira:
  • Albacete-Orihuela
  • Badalona-Tenerife
  • Jaen-Ponferradina
  • Huracan-Lucena
Gure bi taldeek eta goiko beste hauek hiru kanporaketa gainditu beharko dituzte igotzeko.
Multzoko garaileen arteko kanporaketak
2.B Mailako lau multzoetako garaileek kanporaketa bakarra gaindituz igotzeko aukera daukate. Honela gelditu dira bi kanporaketak:
  • Mirandes-Atletico Baleares
  • Cadiz-Real Madril Castilla
Bi garaileak zuzenean igoko dira, eta bi galtzaileek beste kanporaketetako garaileekin nahasiko dira igoera lortzeko lehian.
2.B Mailara igotzeko kanporaketak; gure taldeen partidak
  • Laudio-Ourense (garailea zuzenean igoko da 2.B Mailara)
  • Logroñes-Peña Sport (garailea zuzenean igoko da 2.B Mailara)
  • Parla-Barakaldo
  • Beasain-Levante B
  • Mar Menor-Portugalete
  • Utebo-Izarra
  • Mutilvera-San Fernando
  • Azuqueca-Tudelano
Barakaldok, Beasainek, Portugaletek, Izarrak, Mutilverak eta Tudelanok hiru kanporaketa gainditu beharko dituzte igotzeko, eta Laudiok eta Peña Sportek ere bai, lehenengoan igotzen ez badira.
Joaneko partidak maiatzaren 20an dira, eta itzulikoak 27an.