Luciano Spallettik Zeniten segituko du 2015era arte

Egilea:

Data: 2012/02/09

Inter Milanek datorren denboraldirako fitxatuko ote zuen zurrumurrua ixilarazi du kontratua berrituta

Luciano Spalletti entrenatzaileak Zenit San Petersburgon segituko du beste hiru denboraldiz. 2015era arte luzatu du lan hitzarmena Errusiako klubarekin. 2009ko abendutik da bertako arduradun teknikoa. Aurretik hainbat klubetan ibilia da: Empoli, Sampdoria, Venezia, Udinese, Ancona eta Erroman.

Albistea gauzatzearekin batera isildu dira zurrumurruak. Horien arabera, Inter Milanek fitxatu nahi zuen datorren denboraldirako.

Luciano Spalletti. CALCIO. FANPAGE.IT