Lotua ez den beste guztia

Egilea:

Data: 2012/03/11

Osasunak eta Athleticek derbia dute jokoan gaur Iruñean (21:30). Partida bizia izango dela aurreikusten da. Sailkapenean, 2 puntu aurretik dira zuri-gorriak.

Osasunaren ezaugarriak: erritmo bizia, presio handia, hegaletara joan eta erdiraketak egin…

Athleticen ezaugarriak: erritmo bizia, presio handia, baloiaren jabetza, mugikortasuna…

Ikustekoa izango da gaur gaueko derbia (21:30, Nafarroako Erresuma). Beti esan izan den honen aurkakoa izango da: derbiak lotuak direla? Gaurkoak ez du horrelako trazarik. Bi taldeen jokoa lotua ez beste edozer delako.

Eta ez dago kontrakoa izango dela usteko motiborik. Bi taldeek beren ezaugarriak aterako dituzte, eta ea norenak nagusitzen diren. Ikusgarria izateko itxura guztia dauka.

Saikapeneko lehiak are erakargarriago egin du, gainera. Bi puntuko aldea baino ez dago, Athleticen aldekoa, eta Europan aritzeko lekuetan edo hortik oso gertu daude.

Bi taldeen deialdiak, hemen.

Lehen itzulian, Athleticek irabazi zion Osasunari (3-1). Golak bideo honetan:

http://www.youtube.com/watch?v=au4RTtv28is