Lemoako jokalariek ez dute soldatarik kobratu sei hilabetean

Egilea:

Data: 2012/01/10

Sosik irabazi gabe daude denboraldia hasi zenetik

Larri dabil Lemoa. Bigarren B Mailan jaitsiera postuetan dago, eta bederatzi puntura dauka salbazioa. Ekonomiari dagokionez ere estu dago. Izan ere, jokalariek ez dute ezer kobratu denboraldi honetan. Sei hilabeteko soldatak zor dizkie klubak.

Atzo, prentsaren aurrean azaldu ziren jokalariak eta entrenatzaileak, eta egoeraren berri eman zuten. “AFE futbolarien sindikatuak eskatu zigun agiria ateratzeko, zuzendaritzari eskatuz beste klub batzuetara jokatzera joateko aukera izan dezagun. Horregatik gaude hemen”. Zuzendaritzak egoera hobetuko dela hitza eman die behin baino gehiagotan, baina lehengoan segitzen dute.

Beste ekimen batzuk egiteko aukera ari dira aztertzen, protesta gisa, eta ez dute baztertzen greba egitea urtarrilaren 21-22ko asteburuan. Sestaoren aurka jokatzea tokatzen zaie hor.

Lemoako jokalariak eta entrenatzaileak atzoko agerraldian. LUIS ANGEL GOMEZ