Lekic bi hilabete eta erdiz egongo da jokatu gabe

Egilea:

Data: 2012/02/28

Atzo egin zioten ebakuntza, hautsitako besoa osatzeko.

Dejan Lekicek ez du zorte onik izan oraingoan. Min hartzea beti da txarra, eta asko jokatzen ari denean izatea, are txarragoa.

Eskuin besoa hautsi zuen igandeko partidan, eta atzo egin zioten ebakuntza. Bi hilabete eta erdi beharko du osatzeko, eta kontuan izanda, Espainiako Liga maiatzaren 13an bukatuko dela, oso aukera gutxi izango du berriz jokatzeko sasoi honetan.

Ibrahima ere min hartuta

Aurrelari senegaldarrak ere lesioa izan zuen igandean: ezker izterreko giharra du hautsita, eta bizpahiru astez egon beharko du jokatu gabe.

Ibrahima eta Lekic, entrenamendu batean. SAN MARTIN