Lehengo lepotik burua
Emakumezkoen 1. Mailan, Athleticek Lagunak menderatu zuen (3-0), eta Realak Olivo (4-0). Sailkapenean ez da aldaketarik.
- ATHLETIC-CLUB
Bost partida falta dira emakumezkoen 1. Maila bukatzeko, eta atzoko partiden ostean, aldaketarik ez da gure hiru taldeen ibilian.
- Athleticek bigarren segitzen du Bartzelonaren atzetik, eta kataluniarrek hutsik egiten ez dutenez, hortxe segitu behar.
- Realak ere zazpigarren jarraitzen du, ingurukoek ere ez zutelako hutsik egin.
- Lagunak estuago dabil, baina beste aste batez, jaitsieratik kanpo segituko du. Berak ez du irabazten, baina atzekoek ere ez.
Gureen emaitzak hauek izan ziren atzo:
Jardunaldiko emaitza guztiak eta sailkapena, hemen.