Laudio eta Peña Sport ere sailkatu dira azken kanporaketara

Egilea:

Data: 2012/06/10

Portugalete bakarrik geratu da bidean 2.B Mailara igotzeko lehian.

2.B Mailara igotzeko kanporaketa azken txanpan sartu da, azkeneko txanda bakarrik falta delako. Euskal Herriko bost talde ariko dira lehian: Laudiok eta Peña Sportek gaur lortu dute txartela, eta atzokoei gehitu zaizkie: Tudelano, Barakaldo eta Izarra. Portugalete geratu da bidean.

Hauek izan dira gaurko bi emaitzak:

  • Laudio-Llosetense (3-0)

Joanekoan, 1-1 berdindu egin zuten.

  • Peña Sport-Vera (5-0)

Joanekoan, Peña Sportek irabazi zuen 1-3.

  • Aguilas-Portugalete (3-2, luzapenean, partida 2-2 bukatu eta ero)
Joanekoan, 2-2 egin zuten.

Emaitza denak, hemen.

Azkeneko kanporaketa ekainaren 17an eta 24an jokatuko da. Irabazleak igoko dira 2. B Mailara.