Lagunakek pausoa eman du ez jaisteko

Egilea:

Data: 2012/05/21

Athletic Liga irabazteko aukerarekin heldu da azken jardunaldira, eta Realak seigarren postuarekin bat egiteko modua du.

Emakumezkoen 1. Mailan, hauek izan ziren gureen emaitzak:

  • Athletic-Transportes Alcaine (4-1)
  • Collerense-Lagunak (1-2)
  • Reala-Olivenza (2-1)

Jardunaldi bakarra falta da Liga amaitzeko, eta Athleticek aukera du txapeldun izateko, Bartzelonaren mende dagoen arren. Realak seigarren postua harrapa dezake, eta Lagunakek puntu batera du ez jaisteko aukera.

Emaitza guztiak eta sailkapena, hemen.

Datorren asteburuan jokatuko da azken jardunaldia, eta hauek dira gureen partidak:

  • Olivenza-Athletic
  • L’Estartit-Reala
  • Lagunak-San Gabriel

Partida guztien zerrenda, hemen.