Lagunakek galdu; Athleticek eta Realak irabazi
Nafarren egoera larria da, jaitsieran sartuta segitzen baitute. Bizkaitarrek Liga irabazteko aukerei eusten diete, eta gipuzkoarrek ondo eusten diote zazpigarren postuari.
Hogeita hamabigarrenak ere eman du berea. Bi partida falta dira emakumezkoen 1. Maila amaitzeko. Gure taldeen emaitzak hauek izan dira gaur:
Beste partidak eta sailkapena, hemen.
Emaitzen ondorioa:
- Lagunaken egoerak txarrean segitzen du. Eskerrak ingurukoek ere galdu egin duten. Hiru puntura dauka salbazioa, eta bi partida falta dira.
- Athleticek Liga irabazteko aukerei eusten die. Hiru puntuan segitzen du Bartzelona liderraren aldeak.
- Realak zazpigarren lekuari eustea du borroka, eta bide onean da.
Gure taldeen partidak azken bi jardunaldietan:
- Collerense-Lagunak
- Lagunak-San Gabriel
- Athletic-Transportes Alcaine
- Olivenza-Athletic
- Reala-Olivenza
- L’Estartit-Reala