Lagunak ez da jaitsi; Athletic bigarren; eta Reala zazpigarren

Egilea:

Data: 2012/05/27

Bukatu da emakumezkoen 1. Maila.

Datorren denboraldian ere, Euskal Herriko hiru talde ariko dira emakumezkoen 1. Mailan. Lagunakek lortu du ez jaistea, gaur, azken jardunaldian.

Jardunaldi ona izan da gureentzat, Athleticek eta Realak ere irabazi egin dutelako. Zuri-gorriek bigarren bukatu dute. Azkenera arte egon dira Liga irabaztekotan, baina Bartzelonak ere irabazi egin duenez, kataluniarrentzat izan da titulua. Realak zazpigarren bukatu du, eta bide batez, Lagunaki egundoko mesedea egin dio, L’Estartien etxean irabaziz (azkenean, kataluniarrak jaitsi dira).

Gureen emaitzak:

  • Olivenza-Athletic (2-8)
  • L’Estartit-Reala (0-1)
  • Lagunak-San Gabriel (1-0)

Emaitza guztiak, eta azken sailkapena, hemen.