Koparen bila

Egilea:

Data: 2012/06/08

Emakumezkoen Kopako finalerdiak dira gaur, eta Ligako lehen sailkatuek jokatuko dute. Athletic bertan ariko da. Bartzelona izango du aurkari, Ligako txapelduna. Beste partidan, Espanyol eta Rayo lehiatuko dira. Las Rozasen (Madril, Espainia) da txapelketa.

Emakumezkoen Kopa jokatuko da asteburuan. Lau talde ariko dira lehian, Ligan lehen lau postuetan sailkatu direnak: Bartzelona txapelduna, Athletic, Espanyol eta Rayo.

Gaur dira finalerdiak:

  • Espanyol-Rayo (16:30)
  • Athletic-Bartzelona (19:30)

Finala igandean jokatuko dute, 11:00etan. Txapelketa osoa Las Rozasen da (Madril, Espainia).

Athleticek inoiz ez du irabazi lehiaketa hau.

Denboraldi honetako Ligan, Bartzelonaren aurka, galdu eta irabazi egin dute zuri-gorriek: galdu Bartzelonan, irabazi Lezaman.