Kopako zozketa bihar da, eta bertan izango dira Alaves, Eibar, Reala eta Athletic
ESPAINIAKO KOPA
Final 1/16etako kanporaketa zozkatuko da. Abenduaren 3an eta 17an jokatuko da, joan-etorrian.
Espainiako Kopan, ez zen eguna izan atzokoa gure taldeentzat, hiru taldeek kale egin zutelako. Ez dira izango final 1/16etan Leioa, Barakaldo eta Izarra. Alavesek bakarrik lortu du aurrera jarraitzea, eta arabarrez gain, Lehen Mailako taldeak sartuko dira biharko zozketan (10:30ean). Horrenbestez, Eibar, Reala eta Athletic lehian sartuko dira orain.
Final 1/16etako kanporaketa abenduaren 3an eta 17an izango da, joan-etorriko bi partidetan. Lehen Mailako hogei taldeez gain, beste hauek ere lehian daude, aurreko kanporaketetatik datozenak:
- L’Hospitalet
- Cadiz
- Cornella
- Alcoyano
- Huesca
- Valladolid
- Oviedo
- Albacete
- Betis
- Alaves
- Las Palmas-Numantzia partidako garailea (gaur jokatuko dute)
- Sabadell