Kontraerasoa lantzeko ariketa entrenamenduko partidetan
Defentsatik erasorako trantsizioa azkar eta eraginkor egiteko aukera ematen du.
Nola landu kontraerasoa entrenamenduetan? Ariketa erraz bat jarriko dugu hemen. Entrenamenduetan askotan jokatzen dira partidak, era askotakoak, eta kontraerasoa lantzeko aukera ere badago horietan. Esaterako, ariketa honekin:
- 8×8 partida da, eta zelaia jokalarien kopuruaren arabera moldatu behar da.
- Jokalari gutxiagorekin ere egin daiteke, baita gehiagorekin ere.
- Erasoko jokalariak defentsakoak eta zelai-erdikoak baino gehiago dira bi taldeetan, eta horrela sortzen da kontraerasoa lantzeko aukera.