Kike Sola fitxatu du Athleticek

Egilea:

Data: 2013/07/03

FITXAKETAK

Osasunako aurrelari ohiak bost denboralditarako kontratua izenpetu du zuri-gorriekin. Athleticek Osasunari “lau milioi euro baino gehiago” ordaindu dizkio, Osasunako presidentearen arabera.

Baieztatu egin da bolo-bolo zebilen kontua, eta Kike Sola Athleticen ariko da hemendik aurrera. Osasunako aurrelari ohiak bost denboralditarako kontratua izenpetu du talde zuri-gorriarekin. 30 milioi euroko etete klausula edukiko du.

Ez da jakinarazi zenbat ordaindu dion Athleticek Osasunari, baina nafarren presidente Miguel Archancok duela egun batzuk hau esan zuen: “Lau milioi euro pasatxo ordainduko dute”.

Azkeneko denboraldi honetan jo du maila gorena Cascanteko 27 urteko aurrelariak: 9 gol sartu ditu 31 partidatan.

Datorren astelehenean aurkeztuko du Athleticek.