Juventus eta PSG ere aurrera
TXAPELDUNEN LIGA
Italiarrek erraz irabazi diote Celtici gaur ere (2-0), eta frantziarrek dezente sufritu dute Valentziaren aurka (1-1).
Juventus eta PSG. Horra beste bi talde Txapeldunen Ligako final 1/4etarako. Celtic eta Valentzia menderatu dituzte, hurrenez hurren.
- Juventus-Celtic (2-0) (5-0, denera)
Golak: Matri (24. min) eta Quagliarella (65. min)
- PSG-Valentzia (1-1) (3-2, denera)
Golak: Jonas (55. min.) eta Lavezzi (66. min.)
Datorren astean, beste lau partidak
Final 1/8etako kanporaketa datorren astean osatuko da, lau partida hauekin:
- Schalke-Galatasaray (asteartean, 20:45) (1-1, joanekoan)
- Bartzelona-Milan (asteartean, 20:45) (2-0, joanekoan)
- Malaga-Porto (asteazkenean, 20:45) (1-0, joanekoan)
- Bayern-Arsenal (asteazkenean, 20:45) (1-3, joanekoan)