Juventus aukeratu du
ATHLETIC
Fernando Llorente Juventusen ariko da datorren denboralditik aurrera. Ofizial egin du albistea Italiako klubak.
Bazihoala jakina zen, berak hala esan izan duelako, eta gaur bertan baieztatu da nora doan Fernando Llorente: Juventus aukeratu du.
Lau denboralditarako kontratua sinatu du aurrelariak, eta datorren sasoiaren hasieratik izango da Italiako taldean. Horrek esan nahi du orain ez doala, eta ez duela dirurik irabaziko Athleticek berak alde eginda.
Jokalariak esan du “amets bat” beteko duela Juventusen jokatuta.
Athleticen 104 gol sartu ditu 334 partidatan.
