Jose Mari Bakero entrenatzaile lanetik kendu du Lech Poznan taldeak

Egilea:

Data: 2012/02/25

Bigarren denboraldia ari zen osatzen Poloniako klubean

Jose Mari Bakero ez da Lech Poznan taldeko entrenatzailea. Gaur iluntzean bidali egin du zuzendaritzak, “azkenaldiko emaitza txarren eraginez”, klubak berak azaldu duenez.

Zazpi partida galdu dituzte 19 jardunalditan Ekstraklasa Ligan; azkenekoa, atzo bertan (3-0, Ruch laugarren sailkatuaren aurka).

2010eko azaroan hasi zen talde horretan lanean Bakero, aurretik Polonia Varsovian bost partida zuzendu eta gero. Aurreko denboraldian, Kopako finala jokatu zuen Lech Poznanek.

Bakero, Lech Poznanen partida batean. LECHPOZNAN.PL