Jose Mari Amorrortu izango da Euskal Selekzioko entrenatzailea
Mikel Etxarrirekin batera egingo du lan
Jose Mari Amorrortu izendatu du Euskadiko Futbol Federazioak Euskal Selekzioko entrenatzaile. Mikel Etxarrirekin batera ariko da. Javier Iruretak utzitako lekua beteko du.
Amorrortu Athletic kirol zuzendaria da gaur egun. Aurretik, hainbat taldetan aritu da entrenatzaile lanetan: Athleticeko harrobian, Athleticeko lehen taldean (1996-1996), Eibarren (2003-2004) eta Realean (2004-2006). Atletico Madrileko harrobiaren arduradun nagusi ere izan da (2006-2011).