Joan Oriol: “Osasuna ez da damutuko ni fitxatzeaz”
FITXAKETAK
Ezker hegaleko atzelaria aurkeztu berri du Osasunak.
Joan Oriol (Cambrils, Herrialde Katalanak, 1986) ezker hegaleko atzelaria aurkeztu du Osasunak eguerdian. Vila-realen aritu da azken bost urteetan, eta horietatik azken hirurak lehen taldean egin ditu.
Gogotsu azaldu da aurkezpenean: “Osasuna ez da damutuko ni fitxatzeaz”, esan du.
Beste hauek ere esan ditu:
- “Pandianik eta Camuñasek gauza onak esan dizkidate klubari buruz”.
- “Osasuna aukeratu dut, talde handia delako, lan ona egiten delako hemen, eta Lehen mailan jokatzeko aukera ematen didalako”
- “Lehen mailan jarraitutasuna izan dezakedela erakutsi nahi dut, Lehen mailan jokatzeko jokalaria naizela erakutsi nahi dut”.
