Javier Zubillaga: “”Entrenatzailea nor izango den lasaitasunez aukeratu behar dugu”

Egilea:

Data: 2012/06/11

Alaveseko kirol zuzendari berria aurkezten ari da oraintxe kluba.

Javier Zubillaga izango da Alavesen kirol arloko gidaria, kirol zuzendari berria. Oraintxe ari dira bera aurkezten, eta entrenatzailea zein jokalariez buruz ari da hizketan.

Hauek dira bere esanak:

  • “Ez nator jokalariei baja ematera. Klubarekin hitz egin nuenean, esan zidaten bostek bakarrik dutela kontratua. Egitasmo berria egitera etorri naiz Alavesera”.
  • “Entrenatzailea garrantzitsua da futbolean, baina taldeko kirola da. Jokalariak lehenago fitxatu behar baditugu, egingo dugu”.
  • “Ondo landu behar da entrenatzaile berria nor izango den. CV asko heldu zaizkigu, eta denak izen handikoak. Lasaitasuna behar dugu”.
  • “Ilusioa dago, eta lehen ere ezagutu izan dutu egoera hau Alavesen (1994-1996 artean idazkari teknikoa izan zen). Badakit nolakoa den ingurua. Ostiralean sinatu nuen kontratua, eta asteburuan lanean egon naiz”.
  • “Lehen taldearen osaketa klubaren egoera ekonomikoaren araberakoa izango da. Harrobiarekin lan egitera ere etorri naiz, etorkizuna buruan”.
  • “Lehentasuna da ahalik eta talde onena egitea”.