Javi Gracia: “Asko pentsatu eta gero, banoa; erabaki onena da Osasunarentzat eta niretzat”
OSASUNA
Agurreko agerraldia egin du taldeko entrenatzaile ohiak
Javi Gracia badoa Osasunatik, eta hauek izan dira bere hitzak agurreko agerraldian:
- “Asko pentsatu eta gero, banoa; erabaki onena da Osasunarentzat eta niretzat”.
- “Bihotzean orbana geratu zait maila galtzeagatik, eta bizitza osoan hor izango dut hori”.
- “Amorruarekin eta penarekin noa. Gorritxo bat gehiago naiz”.
- “Zaleak dira Osasunaren patrimonio handiena”
- “Beste modu batera amaitzea gustatuko litzaidake; batez ere Puñalengatik, ez zuen horrelako amaierarik merezi”.
- “Zaleak taldearen gainetik egon dira denboraldi osoan”.
- “Osasuna da nire bizitzako taldea”.