Jagoba Arrasate: “Etxeko entrenatzailea naiz, eta proiektu honi jarraipena eman nahi diot”

Egilea:

Data: 2013/06/08

REALA

Entrenatzaile berria aurkeztu dute gaur eguerdian.

Jagoba Arrasate aurkeztu du gaur eguerdian Realak, eta bere esan batzuk hauek izan dira:

  • “Etxeko entrenatzailea naiz, eta proiektu honi jarraipena eman nahi diot” .
  • “Ulertzen dut batzuek nigan konfiantzarik ez izatea, baina nik konfiantza daukat neuregan”.
  • “1. maila ezagutzen dut eta metodologia ere bai. Entrenatzaile bakoitzak du berea, eta nik nire ideiak emango dizkiot taldeari”.
  • “Banekien aukera hau izan nezakeela. Ez da ezustea izan”.
  • “Konfiantza osoa izan dut, eta babesa daukat. Ardura sentitzen dut bai,baita naturaltasuna ere”.
  • “Taldeak hobetzeko tartea dauka, gaztea delako”.
  • “Nire laguntzaileak zein izango diren ezin dugu oraindik esan”.
  • “Fitxaketetan, klubarekin batera ari naiz lanean”.