Izarrak, Leioak eta Barakaldok gehiago nahi dute

Egilea:

Data: 2014/10/15

ESPAINIAKO KOPA

  • Hirugarren kanporaketa jokatuko dute gaur, partida bakarrera eta etxetik kanpo. Hau gaindituz gero, 1. mailako aurkariak ere izango dituzte hurrengo kanporaketako zozketan.
  • Alavesek atzo lortu zuen kanporaketa hau gainditzea, Mirandesi 0-1 irabaziz.

Egun historikoa izan daiteke Izarra, Leioa eta Barakaldorentzat gaurkoa. Espainiako Kopako hirugarren kanporaketa dute jokoan, eta partida bakarrera jokatuko denez, irabazteak saria ekarriko lieke: laugarren kanporaketan aritzea. Hor sartuko dira lehian 1. mailako aurkariak.

Hauek dira gure hiru taldeen partidak:

  • L’Hospitalet-Izarra (20:30)
  • Huesca-Barakaldo (20:30)
  • Cornella-Leioa (21:oo)

Izarra da 3. mailako talde bakarra kanporaketa honetan.

Alavesek bart lortu du kanporaketa gainditzea, Mirandesen 0-1 irabazi eta gero. Manu Barreirok sartu zuen gola partida amaitzear zela.