Izara, behetik eta goitik

Egilea:

Data: 2013/01/26

CELTA-REALA (gaur, 16:00)

Joan zen larunbateko garaipen handiari beste bat gehitzeko aukera ona du Realak.

Aldez aurretik espero dena gero ez da gauzatzen batzuetan. Futbolean ere gertatzen da, eta gaur, Realak Celtaren zelaian jokatu behar duen partidari orain begiratzen bazaio (hasi aurretik), aukera ona dela ematen du puntuak batzeko. Gero zer gertatuko den, auskalo…

Celtak puntu gehiago beharko lituzkeela esan du Montanierrek, eta ez zaio arrazoia falta. Jokoa eta emaitzak ez datoz bat galiziarrengan. Ondo jokatzen du, estilo zehatza dauka, erakargarria, urteetan landua Paco Herrera entrenatzailearekin, baina zenbakiak ez ditu aldeko. Puntu batera du jaitsiera.

Realak izararen teoria desegin beharko du puntuak batzeko. Hala dio izararenak: ezin dela ondo erasotu eta ondo defendatu, gutxi asko. Erasora jotzen bada, izarak bistan uzten du atzealdea, eta alderantziz. Bada, gaur, Realak biak bete beharko ditu ondo. Ematen du Celtaren jokoa desegiten badu aukerak izango dituela erasoan (ia beti sortzen dituelako).

Gero, beste aldagai bat izango da Bartzelonari irabazi izanaren olatuak zer eragin izan duen jokalariengan. Gaur ere, lehiatzea funtsezkoa izango da.

11koa hau izango da: Bravo; C. Martinez, Elustondo, Iñigo, De la Bella, Markel, Illarramendi, Xabi Prieto, Vela, Chory eta Ifran.