Inspirazioa bai; zerbait landua ere bai (baina zertzeladak)

Egilea:

Data: 2016/06/11

EUROKOPA 2016

FRANTZIA-ERRUMANIA (analisia)

  • Frantziak irabazi egin zuen atzo Eurokopako estreinakoan. Ez da gutxi, aurreneko partida zelako (eta zuelako), zaleen aurrean ari zelako…baina batez ere, ondo-ondo ere ez zuelako jokatu. Irabazteko hainbeste egin zuen, zenbait zertzelada ere utzi zituen eman dezakeenaren inguruan, baina baina batzuk ere utzi zituen.
  • Selekzioen txapelketetan, talde handiak bitan bereizten direla ikasi eta ikusi dut urteetan. Batzuek joko ona egiten dute, landua, era batekoa edo bestekoa; beste batzuek, halakoen beharrik gabe, jokalari onenen akzio zehatz distiratsuren batekin ateratzen dituzte puntuak. Frantziak atzo, azkenekoen multzoan jarri zuen bere burua, eta Dimitri Payeten gol ikusgarriak (89. minutuan) eman zizkion hiru puntu.
  • Hala ere, jokoaren arlo batzuetan zertzelada batzuk erakutsi zituen, zerbait landua izan dezakeenaren berri eman zuen. Lehen gola sartu (Giroudek, 57. minutuan) eta Errumaniak penaltiz berdindu (65. minutuan, Stancuk) eta gero izan zen. Baloiaren jabe egin, eta Errumaniaren zelaian jokatzen hasi zen, baloia nola edo hala erabiliz, eta batez ere, galdutakoan presio estua eginez. 2014ko Munduko Kopan ere erakutsi zuen ezaugarri hori Frantziak, eta erosoen hori egin zuenean ibili zen orduan ere, atzo bezala.
  • Beste ezaugarri bat ere erakutsi zuen Didier Deschamps lapurtarraren taldeak: lerroak atzeratzea ere gustatzen zaiola, baloia aurkariari eman, lapurtu eta kontraerasoan jokatzeko. Erabili zuen hori ere duela bi urteko Munduko Kopan, baina eraginkortasun handirik gabe.
  • Ea hemendik aurrera nondik jotzen duen Frantziak. Inspirazioa eta kalitate tekniko handia duela aurrean azaldu du. Kalterik ez gehitzen badio landutako beste zerbait ere, izan presioa goian, baloiaren erabilera aurkariaren zelaian, edota kontraerasoa.