Illarramendi, Iñigo Martinez, Iker Muniain eta Julen Lopetegi, Europako txapeldun

Egilea:

Data: 2013/06/18

21 URTEZ AZPIKO EUROPAKO TXAPELKETA

Espainiak Italia menderatu du finalean (4-2)

21 urtez azpiko Europako Txapelketa Espainiak irabazi du, Italia mendean hartu eta gero gaur (4-2).

  • Espainia-Italia (4-2)

       Golegileak: Thiago (6. min, 31. min eta 38. min. penaltiz) eta Isco (66. min. penaltiz) / Inmobile eta Borini (10.min eta 80. min). 

Espainiako selekzioan titular izan dira gaur Asier Illarramendi eta Iñigo Martinez; Iker Muniain bigarren zatian zehar atera da. Eta entrenatzailea ere euskal herritarra da: Julen Lopetegi.