Ibai Gomezek kontratua luzatu du Athleticekin

Egilea:

Data: 2012/05/29

Santutxuko jokalariak 2014ra arteko tratua egin du klubarekin.

Ibai Gomezek Athleticen segituko du. Beste bi denboraldiz. Kontratua luzatu egin du, zaharra ekainaren 30ean amaitzen zitzaion eta. 2014ra arte luzatu dute lotura bi aldeek. Etete klausula 30 milioi eurotan jarri dute.

22 urte dauzka, eta Santutxun ekin zion futbolari bideari, Bizkaiko Ohorezko Mailan. Gero, Sestao Riverren aritu zen 2.B Mailan, eta baita Bilbao Athleticen ere, maila horretan. Aurreko sasoian, goiko eta beheko taldeetan jokatu zuen, eta denboraldi honetan egonkortu da lehen taldean. 32 partidetan hartu du parte, Liga, Kopa eta Europako Liga kontuan hartuz. 2 gol sartu ditu, biak Europan.