Hiru puntu gehiago, hiru gutxiago

Egilea:

Data: 2014/09/20

ESPAINIAKO LIGA

Eibarrek etxetik kanpoko lehen garaipena lortu du Elxen (0-2).

Eibarrek hiru puntu potolo lortu zituen atzo gauean Elxen (Herrialde Katalanak), 0-2 irabazi eta gero. Aurreneko garaipena du Lehen Mailan etxetik kanpo, eta kutsu historikoa dauka horregatik. Baina kontu horiek datu baino ez dira, gordetzekoak, eta hemen balio duena Ligako jarduna da. Hiru puntu gehiago dauzka taldeak, sei denera, eta helburu nagusia lortzeko hiru gehiago, eta hiru gutxiago helmugara heltzeko.

Dani Garciak sartu zuen aurreneko gola, partida hasi eta berehala, 2. minutuan. Area ertzetik egindako jaurtiketak jarri zuen baloia sarean. Bigarren gola 41. minutuan sartu zuen Albentosa erdiko atzelariak, korner bat ondo landu ondoren, buruz.

Nagusi izan zen Eibar lehen zatian. Bigarrenean, Elxek gora egin zuen, halabeaharrez, eta beste itxura bat eman zuen. Baina Eibar eroso antzean moldatu zen, eta azkenean, garaipena Eibar aldera ekarri zuen taldeak.

Hurrengo partida asteazkenean dauka, Vila-realen aurka, Ipuruan (20:00).