Haris Seferovic aurrelaria fitxatu du Realak

Egilea:

Data: 2013/07/11

FITXAKETAK

Bosniar jatorriko 21 urteko suitzarrak 2017ra arteko kontrata izango du, eta Realak bi milioi pasatxo ordaindu dizkio Fiorentinari.

Haris Seferovc aurrelariak Realean jokatuko du 2017ra arte. Hala adostu dute bi aldeek. Aurrelaria da, 21 urte dauzka, eta jatorriz bosniarra bada ere, suitzarra da. Fiorentinako jokalaria izan da, eta Realak bi milioi euro pasatxo ordainduko dizkio Italiako klubari.

2010ean fitxatu zuen Fiorentinak, 2009ko 17 urtez azpiko Munduko Kopan golegile nagusia izan eta gero. Baina Italiako liga nagusian ez du aukera handirik izan. 2011-2012 denboraldian Suitzara itzuli zen, Neuchatelen utzita aritzeko, eta gero, Leccen eta Novaran aritu du, utzita bi kasuetan ere. Novaran, 2013an, Italiako 2. mailan, 18 partidatan 10 gol sartu ditu.

Fiorentinara itzuli zen, baina jokatzeko aukerarik ez zuela izango ikusita, Realaren eskaintza onartu du.

1.85 metro neurtzen du.