Handia dator txapelketa
EUROKOPA 2013
Hamabi selekzio ariko dira lehian gaurtik Suedian, emakumezkoen Europako selekzio indartsuena zein den zehazteko txapelketan.

Alemaniako selekzioa, txapelketa irabazteko faborito nagusia
Emakumezkoen futbolaren baitan dagoen txapelketa garrantzitsuenetakoa gaur hasiko dira jokatzen Suedian: Eurokopa. Hamabi selekzio, hiru multzotan banatuta, eta hilaren 28ra arte. Orduan jakingo da txapelduna zein den.
Bigarren fasera multzo bakoitzeko lehen biak sailkatuko dira, eta B eta multzoetako hirugarren onena, eta A eta B multzoetako hirugarren onena.
Hauek dira multzoak:
A multzoa
- Italia
- Finlandia
- Suedia
- Danimarka
B multzoa
- Norbegia
- Islandia
- Alemania
- Herbehereak
C multzoa
- Frantzia
- Errusia
- Ingalaterra-Espainia
Gaurko partidak:
- Italia-Finlandia (18:00)
- Suedia-Danimarka (20:30)
Aurreko txapeldunak
- 1984: Suedia
- 1987: Norbegia
- 1989: Alemania
- 1991: Alemania
- 1993: Norbegia
- 1995: Alemania
- 1997: Alemania
- 2001: Alemania
- 2005: Alemania
- 2009: Alemania