Gurpegi deialdian sartu du Bielsak

Egilea:

Data: 2012/04/17

Iazko urriaren 23an belauna txikitu zuen, eta osatzen egon da orain arte. Lisboara joango da.

Eguzkia ezkutatu eta atera egiten zaio Karlos Gurpegiri. Oztopoak gainditzen ohituta dago, hainbeste pairatu eta gero bere ibilbidean. Gaur, eguzkiak irribarre egin dio. Jokalarien zerrendan bere izena ikusi du.

Marcelo Bielsak Lisboara (Portugal) eramango du beste 21 taldekiderekin batera. Halakorik ez zuen gozatzen iazko urriaren 23tik. Orduan txikitu zuen belauna, Valentzian (Herrialde Katalanak), eta harrezkero, osatzen egon da.

Luzea da Gurpegiren kalbarioren zerrenda. Dopinagatik zigortua izan zen, belauna lehen ere hautsia dauka, aurpegian ere zartako latzak hartutakoa da… Baina beti itzuli izan da. Orain ere bai. Garbi dago etzi ez duela jokatuko, baina jokatzen hasteko deialdian sartu behar da lehendabizi. Lehen urratsa egin du nafarrak.

ATHLETIC-CLUB.NET