Guardiolak badu taldea: Bayern Munich
Kataluniar entrenatzaileak 2016ra arteko kontratua izenpetu du.
Pep Guardiolak badu taldea entrenatzaile lanetara bueltatzeko: Bayern Munich. 2016ra arteko kontratua sinatu dute bi aldeek. Hala eman du berri Alemaniako klubak twitter bidez. Hiru denboralditarako lan hitzarmena sinatu dute, hortaz.
Bartzelonan egundoko arrakasta lortu eta gero, denboraldi honetan jai hartzea erabaki zuen, eta egun, New Yorken bizi da.
Lau denboraldiz egon zen Bartzelonako entrenatzaile lanetan, eta hamalau titulu irabazi zituen.