Granero Realean ariko da denboraldi honetan

Egilea:

Data: 2013/08/15

FITXAKETAK

Esteban Granero espainiarra utzita ariko da, eta Realak erosteko aukera izango du denboraldia amaitu baino lehen.

Esteban Granero erdilari espainiarrak Realean jokatuko du denboraldi honetan. Hala baieztatu du Realak. Utzita aritzeko tratua itxi dute Realak, jokalariak eta jokalariaren jabe den Queens Park Rangers (QPR) taldeak. Sasoiaren amaieran, Donostiako klubak jokalaria erosteko aukera izango du.

Granerok 26 urte dauzka, eta Real Madrileko harrobian hazitako jokalaria da. Gero, Getafen aritu zen bi denboraldiz, Real Madrilera itzuli aurretik; hiru denboraldi egin zituen bertan, eta azkeneko denboraldian QPRek erosi zuen, Real Madrili zortzi milioi euro ordainduz.

Bihar eguerdian helduko da Donostiara, ondoren arratsaldean aurkeztu egingo dute, eta gero, taldekide berriekin entrenatuko du.