Gaurko bi partidak: Italia-Kroazia, eta Espainia-Irlanda
EUROKOPA 2012
C multzoko bigarren jardunaldia jokatuko dute.
Hauek dira gaurko bi partidak, C multzoko bigarren jardunaldikoak:
- Italia-Kroazia (18:00, Poznan, Cuatro)
- Espainia-Irlanda (20:45, Gdansk, Tele 5)
Italia-Kroazia
- Erakargarria oso. Bi taldeek gauza onak azaldu zituztelako lehen egunean, eta jakin-mina dagoelako gaur bide berean segituko duten edo ez.
- Bide beraren kontua: Italiak marrazki bera erabiliko ote du? Hau da, 5-3-2 marrazkia, Espainiaren aurka bezala? Kroaziak bi aurrelarirekin jokatzen badu, ez da aukera txarra.
- Kroziak erraz menderatu zuen Irlanda lehen egunean, baina gaur, askoz gehiago estutuko du Italiak. Defentsako lan ona egitera behartuko du; erasoan ere baliabide gehiago erabili beharko ditu. Partida osoa egin beharko du punturen bat edo hirurak batzeko. Zerbaitetan huts asko egiten badu, Italiak ederki baliatuko du aukera.
- Baloiaren jabea egitea beharrezkoa da bientzat. Besteari hori kendu behar zaio. Defentsako lana. Eta Italiarrak fidagarriagoak dira horretan, dudarik ez da. Zeregin horretan lan asko eginda edukiko dute bi taldeek erasoan orekaz ibiltzen badira. Erne erasotik defentsara joateko trantsizioetan.
- Erasoan, Cassano eta Ballotelli gaur ere? Ala Di Natale ariko da hasieratik?
- Kroaziaren koadroa Modricek marrazten du. Artista geratu beharko du Italiak. Horretan abilak dira.
Espainia-Irlanda
- Ohi bezala Espainian, irabazita daukate partida aldez aurretik. Eta gainera, erraz. Irlandak joan zen eguneko erraztasunak ematen baditu defentsan (bere ezaugarri sendoena da), aldez aurreko iragarpen harro horiek bete egingo dira.
- Irlanda ez zen Irlanda izan Kroaziaren aurka. Gaur, zailtasun gehiago jarri beharko dizkio aurkariari. Eta hala ere, lanak.
- Erasoan, jakina da ez duela baliabide askorik. Defentsako lanean izango du zutabea Trapattoniren taldeak.
- Espainia aldean zalantzak. Aurrelari finko gabe aritu bai, aritu ez. Ez irabaztearen ajeak dira herrialde horretan. Beti egoera bera errepikatzen da. Gabe jokatzen badu, aurreko egunean baino gehiago zabaldu beharko du zelaia, barruan zuloak sortu eta baliatzeko. Aurrelari finkoa ateratzen badu, lan errazagoak izango dituzte Irlandako atzelariek. Erreferentzia behar dutelako.
- Argi dago baloiaren jabe Espainia izango dela. Gero, etekina atera beharko dio nagusitasun horri. Irlandak ere beharko du baloia gora iristeko. Luze bakarrik jotzen badu, kostako zaio atzeko zulotik ateratzea.