Galdu egin du berriz ere Realak
BAYER LEVERKUSEN 2
REALA 1
92. minutuan lortu dute garaipena alemaniarrek, eta Reala azkena da multzoan, punturik gabe.
Realak galdu egin du Txapeldunen Ligako bigarren jardunaldian, Bayer Leverkusenen zelaian. 2-1 izan da emaitza. Rolfesek sartu du lehen gola (45. min), eta Velak berdindu (51. min.). Kolpea 92. minutuan jaso du Jagoba Arrasateren taldeak, orduan sartu baitu bigarren gola etxeko taldeak, Hegelerren bidez.
Bigarren partida segidan galdu du Realak lehiaketa honetan, eta bitik bi galduta daramatza. Lau partida geratzen dira fase hau amaitzeko, eta aldapa gora jarri zaio egoera Realari.
Multzoko beste partidan, Xhaktharrek eta Manchester Unitedek 1-1 berdindu dute.
Sailkapanean, 4na puntu dituzte Manchester Unitedek eta Xhaktharrek, bat dauka Bayerrek eta alerik ez Realak.
Hurrengo jardunaldia, hirugarrena, urriaren 23an da: Manchester United-Reala /Bayer-Xhakthar.