Gaizka Garitanok Eibarren segituko du, eta Alavesek Unai Medina fitxatu du
2. MAILA
Eibartarren entrenatzaileak denboraldi bateko hitzarmena egin du klubarekin, eta eskuin hegaleko atzelariak beste horrenbeste egin du babazorroekin.
Gaizka Garitanok Eibarko entrenatzaile izaten segituko du. Beste denboraldi baterako tratua egin dute entrenatzaileak eta klubak. Igoera lortu berri du 2. mailara, eta lan horietan lehen aldiz ariko da 2. maila horretan; aurretik, Hirugarren mailan eta 2.B mailan ibili da, betiere Eibarren.
Unai Medinak, berriz, Barakaldo utzi eta Alavesen jarraituko du bere ibilbidea. 23 urteko eskuin hegaleko atzelaria Lezaman hezia da futbolari gisa, eta azkeneko sasoi hau Barakaldon egin du, maila handia emanez. Denboraldi baterako kontratua sinatu du.