Frantzia ala Uruguai?
20 URTEZ AZPIKO MUNDUKO TXAPELKETA
20:00etan hasiko da finala.
20 urtez azpiko Munduko txapelduna zein selekzio den gaur jakingo dugu. Frantzia edo Uruguai. Bietako bat izango da. Erantzuna aurkitzeko orduan 20:00ak da, eta hortik aurrera, bakoitzaren lanak zehaztuko du garailea.
Frantzia hobetuz joan da txapelketa aurrera joan den neurrian, eta jokalarien indar fisikoa du oinarri sendoa. Uruguai lehiakorra da, partidetatik ez da joaten, eta aurkari zitala da.
Aurretik, 17:00etan, hirugarren eta laugarren postua zehazteko partida jokatuko dute Ghanak eta Irakek.