Finalerdietako beste bi talderen bila

Egilea:

Data: 2013/04/10

TXAPELDUNEN LIGA

Bartzelona-PSG kanporaketa berdinduta dago (2-2), eta Bayernek 2-0koa du alde Juventusen zelaian jokatzeko.

Borussia Dortmund eta Real Madril zain dituzte finalerdietan. Lau talde geratzen dira gaurko bi lehietan, eta bik izango dute beste bi haiekin batera sartzeko aukera: Bartzelona, PSG, Juventus eta Bayern ariko dira gaur gauean. Itxuraz, eta joanekoan gertatua aztertuz, Bartzelona eta Bayern dira faboritoak, baina atzoko bi partidetan gutxi behar izan zen aurreikuspenak hankaz gora botatzeko. Ikusi egin beharko da zer gertatzen den gaur…

  • Bartzelona-PSG (20:45) (2-2 joanekoan)
  • Juventus-Bayern (20:45) (2-0 joanekoan)