Ezuste handiena, Athleticena
TXAPELDUNEN LIGA
Atzoko partidei eta emaitzei errepaso azkarra egin diegu.
Txapeldunen Ligako bigarren jardunaldiaren hasiera izan da bart gauekoa, eta ezuste handirik ez da egon. Handiena Athleticena, ziurrenik; taldea bolada txarrean egon arren, Bate Borisoven zelaian galtzea akats potoloa delako, espero ez zena.
Emaitza horrekin zaildu egin zaio hurrengo fasera sailkatzea, baina lau partida geratzen zaizkio horretarako, eta bada denbora hutsak zuzentzeko. Hori bai, ezinbestekoa izango du jokoa hobetzea. Bestela jai izango du.
Beste partidetan, bi nabarmendu behar dira. E multzoan, Manchester Cityk ezinean segitzen du. Erromak ostu zion puntua atzo bere zelaian, eta ale bakarra dauka sailkapenean. Italiarrez gain, multzo horretako beste aurkari handia Bayern Munich dela kontuan izanda, egungo bidetik joanda ez harritu City ahaltsu ekonomikoa txapelketatik kanpo geratzea.
F multzokoa izan zen atzoko beste partida handia. PSGk 3-2 azpiratu zuen Bartzelona. Denboraldi honetan aurrenekoz galdu du Kataluniako taldeak, eta lehen aldiz sartu diote golen bat.
Atzoko emaitzak hauek izan ziren, multzoz multzo:
E multzoa
- CSKA Mosku-Bayern (0-1)
- Manchester City-Erroma (1-1)
F multzoa
- PSG-Bartzelona (3-2)
- Apoel-Ajax (1-1)
G multzoa
- Sporting Lisboa-Chelsea (0-1)
- Maribor-Schalke (1-1)
H multzoa
- Xakthar-Porto (2-2)
- Bate-Athletic (2-1)
Porto (4 pt); Bate (3 pt); Xakthar (2 pt); Athletic (1 pt)