Ezintasuna

Egilea:

Data: 2012/03/21

Realak galdu egin du Levanteren aurka Anoetan (1-3), eta etxeko bolada ona eten du. Nahi eta ezin aritu da taldea. Jokalari bat gutxiagorekin jokatu ditu azkeneko 40  minutuak.

Realak agur esan dio Anoetako bolada onari. Azkeneko lau partidak irabazi egin zituen zaleen aurrean, baina bosgarrenean kale egin du. Levantek menderatu du (1-3).

Txuri-urdinak ondo hasi dira, 5. minutuan sartu baitu gola Velak. Baina berehala berdindu du Barkerok, penaltiz. Gero, lehen zatia amaitzera zihoala, Konek egin du bigarrena kanpokoentzat.

Bigarren zatiaren hasieran, txarra okertu egin zaio Realari, Elustondori bigarren txartel horia atera diolako epaileak. Hortik aurrera ere, nahi eta ezin Montanierren taldea. Ifranek eduki du aukera ederra, baina Munuak urrundu dio. Bukaeran, Levantek hirugarrena sartu du; Xavi Torresek (94. min.).

Sailkapenean, Reala 13. dago, eta bederatzi puntura du jaitsiera, bihar Racingek egiten duenaren arabera.

Bideo honetan dituzue golak:

http://www.youtube.com/watch?v=ctbiXkjNIVY