Ez da plaza erraza

Egilea:

Data: 2012/11/04

GRANADA-ATHLETIC (gaur, 19:50)
Emaitza bolada txarra eten beharra du Athleticek gaur.

Granada eta Athletic aurrez aurre. Horrela irakurrita, izenari bakarrik erreparatuz, Athletic faborito argia. Historiaren pisua, badakizue.

Baina iraganak ez dauka lekurik orainean. Eta orainak dio Granadak Athleticek hainbeste puntu dauzkala: zortzina. Ez da antzekotasun bakarra. Beste honetan ere bat eginda dabiltza: ez daude onenean. Bolada txarrean dira. Eta gaur dute aukera bide zuzenean sartzeko.

Ez da erraza izango Athleticentzat. Granada plaza zaila da. Baina taldeak badu gaia hiru puntuak biltzeko. Lehengoan, Eibarren ikusitakoaren arabera, presioan konfiantza pixka bat falta zaie jokalariei, beldurrez bezala joaten dira, gaizki ateraz gero zer gertatuko. Ausardia berreskuratu behar dute.

Ipuruan ondo egindakoa ere azaldu beharko dute gaur. Baloia ondo erabili zuten bigarren zatian, jokoa menderatuz eta partidan nagusitasuna erakutsiz. Baloia erabiltzen asmatu beharko du gaur ere. Ikusi egin beharko da Granadak zer aukeratzen duen defentsako lanean: lerroak atzeratzen baditu, errazagoa izango zaio Athletici baloiaren bidez neurketa menderatzea. Presioa aukeratzen badu, gehiago kostako zaio, eta beste baliabide batzuk beharko ditu orduan; esaterako, abiadura aurrealdean, zuloak baliatzeko.

Galderen eta zalantzen erantzunak, gaur, 19:50etik aurrera.