Euskal talderik ez 2.Mailan berriz ere

Egilea:

Data: 2012/05/27

Amorebietak galdu egin du Linenseren zelaian (2-1), eta bukatu zaio denboraldia.

Datorren denboraldian ere ez da Euskal Herriko talderik izango Bigarren Mailan. Atzo Eibarrek bezala, gaur Amorebietak egin du kale lehen kanporaketan. Galdu egin du Linenseren zelaian (2-1), eta etxean berdindu egin zuenez (1-1), ez da igoko.

Emaitza guztiak, hemen.

2.B Mailarako igoera

Hemen bestelakoa da egoera. Sei taldek segitzen dute igotzeko aukerekin. Hauek izan dira emaitzak:

  • Peña Sport-Logroñes (3-0). Logroñes zuzenean igo da, joaneko emaitzagatik (4-0). Nafarrek bi kanporaketa gainditu beharko dituzte igotzeko.
  • Ourense-Laudio (1-0). Ourense igo da zuzenean, joanekoan ere irabazle izan zenez (1-3). Arabarrek ere igotzeko aukera dute, bi kanporaketa gaindituz gero.
  • Barakaldo-Parla (2-1). Joanekoan ere bizkaitarrak izan ziren garaile (0-2).
  • Portugalete-Mar Menor (1-0). Berdindu egin zuten joanekoan (1-1).
  • Levante B-Beasain (2-1). Joanekoan, berdindu egin zuten (3-3).
  • San Fernando-Mutilvera (1-0). Joanekoan berdindu egin zuten (1-1).
  • Izarra-Utebo (4-2). Joanekoan galdu egin zuten nafarrek (3-2).
  • Tudelano-Azuqueca (2-1). Joanekoan berdindu egin zuten (1-1).

Horrenbestez, hurrengo kanporaketak izango dira hauek: Laudio, Peña Sport, Barakaldo, Portugalete, Izarra eta Tudelano.

Emaitza guztiak, hemen.