Euskal Selekzioak aurkari indartsua izango du gaur aurrean: Irlanda

Egilea:

Data: 2014/05/10

EUSKAL SELEKZIOA

Selekzioaren bosgarren partida hau Azpeitian jokatuko dute, eta aurkaria 19.a da munduko rankinean.

Euskal Selekzioak lagunarteko partida dauka gaur Azpeitian (18:00, ETB1). Irlanda izango du aurkari, munduko rankinean 19. selekzioa.

Bosgarren partida du Euskal Selekzioak: aurreneko biak 2006an jokatu zituen, Argentinaren aurka. Bi urte geroago, 2008an, Txile izan zuen aurkari, eta 2012an, Eslovakiaren kontra jokatu zuen.

Jose Alvarez eta Sergio Rivera entrenatzaileek jokalari hauek aukeratu dituzte gaurko:

Athleticetik Iraia, Tirapu, Paredes, Landa, Vanessa, Flabiano, Ibarra, Nekane eta Erika deitu dituzte. Realetik Bergara, Cornejo, Ramajo, Elizasu, Aintzane, Peña eta Begiristain. Aurrera Vitoriatik Torres, eta Transportes Alcainetik Zirauki.