Euskal Herriak badu jokalari zerrenda
Eslovakiaren aurka jokatuko du hilaren 23an Anoeta estadioan, eta aukeratu dituzte futbolariak Garbiñe Etxeberria eta Iñigo Juaristi entrenatzaileek.
Euskal Herriak eta Eslovakiak partida historikoa jokatuko dute ekainaren 23an, Anoeta estadioan (16:30). Lehen aldiz ariko da emakumezkoen selekzioa. Euskal Herria Kirolak, ESAITek eta Kontseiluak antolatu dute.
Partidarako jokalari zerrendaren berri eman dute gaur entrenatzaileek, Iñigo Juaristik eta Garbiñe Etxeberriak. Hauxe da:
Atezainak: Ainhoa Tirapu (Athletic) eta Maria Goñi Saez (Lagunak).
Atzelariak: Irene Paredes Hernandez (Athletic), Leire Landa Iroz (Atletico Madril), Laura Gomez Gutierrez (Barcelona), eta Estibaliz Aizpurua Nieto eta Ane Bergara Artieda (Reala).
Erdilariak: Elisabeth Ibarra Rabancho, Iraia Iturregi Sustatxa, Amaia Olabarrieta Elordui eta Arrate Orueta Olabarria (Athletic), Marta Unzue Urdaniz (Barcelona), Vanesa Gimbert Acosta (Espanyol), eta Aintzane Encinas Gomez, Ainara Herrero Pagaldai, Maite Lizaso Campos eta Larraitz Lucas Martin (Reala).
Aurrelariak: Nekane Diez Tapia, Gurutze Fernandez Callejo eta Irune Murua Cuesta (Athletic), Maialen Zelaia Mendizabal (Reala), eta Eunate Arraiza Otazu (Lagunak)
Kontzentraziora gonbidatuak: Amaia Prebende (defentsa, Donapaleu), eta Maite Etxarren (aurrelaria, Donibane Garazi).