Etxaidek kontratua luzatu du Osasunan

Egilea:

Data: 2012/04/23

2015era arteko tratua egin dute jokalariak eta klubak.

Jon Etxaidek eta Osasunak hitzarmen berria sinatu dute, eta jokalariaren kontratua luzatu. 2015eko ekainaren 3oera artekoa da orain lotura. Aurrekoa datorren urtean amaitzen zen.

Etete klausula 9 milioi eurotan jarri dute.

Aurreko bi denboraldietan Huescan aritu zen utzita. Bestelakoan, lesioekin ez du zorte handirik izan. Horregatik esan du esan duena: “Ea datorren denboraldian lesiorik ez dudan izaten, eta sasoi hau baino hobea den”.