Etorri zen bezala doa

Egilea:

Data: 2012/08/29

ATHLETIC

Javi Martinezek Bayern Munichen jokatuko du.

Gauzatu da azkenean albistea. Javi Martinezek Athletic utzi du, Bayern Munichek fitxatu duelako. 40 milioi euroko etete klausula osorik ordaindu du gaur Madrilen (Espainia), LFPren egoitzan.

Modu berean heldu zen Athleticera 2006ko udan, Osasuna utzi zuenean, etete klausula ordainduta. Orain, bide bera hartu du Munichera joateko. Alemanian inoiz egin den fitxaketarik garestiena da.

Zaleak ez daude pozik jokalariaren jarrerarekin, ezta Athletic bera ere. Baina gaur egun, gutxi dira diruaren txin-txin hotsari uko egiten diotenak. Munduko ia jokalari denak antzera ibiltzen dira. Beste guztia eztabaida interesgarria da, egitasmoena eta filosofiena, eta ondo legoke lehengo garai haietara itzultzea, baina futbola eta gizartea bera ere, beste bide batean doaz, gustatu edo ez.

Aurrera segitu behar du Athleticek, eta daudenengan jarri behar da arreta osoa, eta erabat babestu. Ez daudenak ez daude. Kito.