Eta ‘Virrey’ Bocara itzuli zen egun batean

Egilea:

Data: 2012/12/20

ARGENTINA

Carlos Bianchi Boca Juniorsera itzuli da, taldea suspertzeko asmoz.

Oraintxe justu hamabi urte direla, Carlos Bianchik egunik handienetakoa bizi izan zuen Bocako entrenatzaile bezala. Hamabi urte geroago, beste egun garrantzitsu bat bizi izan du: Xeneizeen entrenatzaile izatera itzultzeko sinadura idatzi du.

Eta jakina, Bocako zale guztioi 2000ko Apertura Torneoa datorkigu gogora…abenduaren 17 hartan, Bocak hiruko koroa irabazteko ametsa bete zuen. Libertadores Kopa eta Kontinente artekoa irabazi ondoren, etxeko torneoan ere garaile izan zen, Estudiantesi 1-0 irabaziz Bomboneran. Argentinako futbolaren historian historikoa izan zen hura, Hego Amerikan jokatu ziren hiru torneoak irabaztea.

Bocako zale guztien nahia zen Carlos Bianchi entrenatzaile izatea berriro ere. Bi etsai handi sekulako lagun bihurtu zituen hura: Martin Palermo (Estudiantes de la Plata) eta Guillermo Barros Schelotto (Gimnasia y Esgrima de la Plata). ‘La Plata’ hiria bitan banatuta zeukaten, etsaiak biak bizi osoan, baina… Bocan eredu izan ziren, goleatzaile. Eta gaur egun, lagun minak dira.

Lehen aldi hartan, sei titulu eman zizkion Bianchik Riberako taldeari. Garaipen horietan gehien oroitzen dena Real Madrili 2-1 irabazitako hura izan zen… Figo, Roberto Carlos, Raul eta beste zeuden talde hartan, eta gaur egun idolo bilakatu diren bi entrenatzaile ere han ziren: Vicente del Bosque eta Toni Grande. Nagusitasun kolpea izan zen Bocarena. Oso goizaldean jokatu zen final hartako golegileak Palermo (2) eta Roberto Carlos izan ziren.

Iragana eta oraina. Iraganean, Bocan egon zen bi aldietan, Bianchik asko eman zion klubari: bederatzi titulu; lau etxekoak izan ziren eta bost nazioartekoak (bitan Kontinente artekoa, gaur egun Kluben Munduko Kopa dena, eta 3 bider Libertadores Kopa). Jokatutako partiden %65 irabazi zituen, 278 partida jokatu eta 155 irabaziz, 77 berdinduz eta 46 galduz.

Itzuli da Virrey Carlos Bianchi. itzuli da Boca Juniorseko entrenatzaile loriatsuena eta irabazleena. Bocan jai egunak dira, festa da nagusi, eta hau idazten ari dena ilusioz gainezka dago.

Kanta batekin bukatuko dut, Argentinako folkloretik hartua:

Soy deeeee booooocaaaaa desde queeeee estaba en la cuna, a Boca Juuuuuniors yo lo siiiiiiigo a donde a va, que este año de la maaaano de Bianchi todos juuuuntos la vueltaaaa vamosssss a dar”

(Erredakzioan itzulia)