Espainiako Kopako finalak zelairik gabe segitzen du

Egilea:

Data: 2012/02/13

Athleticek eta Bartzelonak Bernabeun jokatu nahi dute, eta hamar eguneko epea eman diote  Espainiako Federazioari Real Madrilekin hitz egiteko eta erabakiak hartzeko

Espainiako Kopako finalak zain ditu bi talde, baina bi talde horientzat ez dago zelairik oraingoz. Espainiako Federazioarekin bilera egin dute goizean Athleticek eta Bartzelonak Madrilen, eta sartu bezala atera dira gelatik: finala jokatzeko zelairik gabe.

Bi taldeek Bernabeun (Madril) jokatu nahi dute, 80.000 lagun sartzeko lekua duelako, batez ere. Baina Real Madrilek ez dio zelaia utzi nahi Federazioari, maiatzaren bukaeran, estadioan lan batzuk egiten ariko direla argudiatuta. Bi taldeek hamar eguneko epea eman diote Federazioari, Real Madrilekin hitz egiteko eta erabakiak hartzeko.

Josu Urrutia, Athleticeko presidentea, bileran izan da, eta bere adierazpenak bildu ditu klubaren web ofizialak.